Egitarau oparoa antolatu dute Euskal jaia dela-eta Laudion. Goizean baserritarren azoka egon da Batzalarrin kalean. 12:00ak pasata ekin diote ekitaldiari. Euskaraldikoek, Itxarkundiako dantzariek eta Nafarroa Kantu Taldeko kideek hartu dute parte, besteak beste. Herri bazkariaren ondotik, dantza-plaza eta erromeriarekin bukatuko dute eguna.