Gazteen arteko liskarra jazo da bart goizaldean Laudion. Nerbioi eta Zubiko Kurajo kaleetan izan zen borroka, lekukoek adierazi dutenez. Ertzaintzaren esanetan, 1:30ean izan da istilua. Guztira bi pertsona atxilotu dituzte, "delitu eta mehatxu delituak leporatuta". Prentsa bulegotik adierazi dutenez, labana eta botila apurtuak erabili zituzten pertsona bat zauritzeko.
Sorgin tabernako jabeak argitu duenez, liskarra ez zen bertan izan: "Oketa kalean gaizki aparkatutako auto bat zegoelako gazte batek ibilgailuaren ispiluak apurtu zituen. Kotxearen jabea bertaratzean hasi zen istilua, gazteak kotxearen jabeari zaplastekoak eman zizkion. Orduan areagotu zen borroka, Nerbioi kaleko beste taberna batean, handik Zubiko malekoira hedatu zen arte. Tren geltoki aldean bukatu zen dena, atxiloketekin".
Eritua ez zuten ospitaleratu goizaldean, baina hedabideak jakin duenez, ebakuntza egin diote zauri "arinak" sendatzeko.