Patin Egunak kirolari ugari atera zituen kalera

Lorea Galnares / Laudioko Aldaiko Irristaketa KT 2018ko urr. 3a, 10:15

Laudioko Aldaiko Irristaketa KT eta Lautxirrinka KK taldeek VIII. Patin Eguna antolatu zuten irailaren 30ean. Antolatutako ibilbideetan 80 bat pertsona aritu ziren. Goizaren bigarren parteak jarraitzaile pilo elkartu zuen Aldai plazan irristaketa artistikoko erakustaldiak ikusteko. Jai eguna bukatzeko irristaketan espezializatutako Ipar Roller dendaren, Komunik-en, Kon-en eta Ederki Tabernaren sari eta oparien zozketa egin zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide