Bilera batera deitu ditu Laudioko Udalak herriko kultura eta kirol elkarteak, diru-laguntzen tramitazioan ematen ari diren atzerapenen inguruan hitz egiteko. Datorren urriaren 20an izango da zita, goizeko hamabietan, Kultura Etxean.
Natxo Urkixok adierazi du bertan azalduko dituztela gaur egungo egoeraren arrazoiak eta aurrerantzean hartuko diren neurriak. Alkateak iragarri duenez, honakoa egitea erabaki dute: iaz jaso zuten diru-laguntzaren %50a aurreratuko diete hala eskatzen duten elkarteei. Horretarako bihar -urriak 5- baino lehen eskaera orria aurkeztu beharko dute talde interesdunek.