Emakume batek eraso matxista salatu du. Hori dela eta, elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko Laudion. Udalak erabateko arbuioa eta gaitzespena adierazi du, "baita genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexistetatik eratortzen diren erasorik onartuko ez dugula berretsi ere". Hala, kontzentrazio instituzionala egingo dute gaur 12:30ean eta 19:00etan: "Herritarrei dei egiten diegu egun eta leku berean biltzeko 19:00etan. Gonbita berezia luzatu nah idiegu emakume elkarteei, eragile feministei eta Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean aritzen diren elkarteei".
Ehun lagun baino gehiago batu dira herriko plazan Laudioko eraso matxista salatzeko. 19:00etan izango da bigarren elkarretaratzea pic.twitter.com/mhfhy9QeNq
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 8 de octubre de 2018
Ildo beretik, emakume erasotuari elkartasuna eta babesa helarazi diote. Zentzu horretan, berdintasunaren eta begirunearen balioetan oinarritutako jendartea lortzeko lan egin beharra azpimarratu dute: "Emakumeek espazio publikoan askatasunez ibili behar dute, kaleetan zehar lasai joateko eta sexu harremanak norekin, noiz eta nola izan erabakitzeko aukera izan behar dute; emakumeen nahia erabat errespetatu behar da".