Ostiralean Orozkon elkartu ziren Laudio, Amurrio, Urduña, Areta eta Orozkoko gazte asanbladetako kideak. Ezagutza jolasek, afariak eta zineforumak hartu zuten lehenengo arratsaldea.
Gaua Jentilzulo kulturgunean igarota, Untzueta mendira igo ziren hurrengo goizean. Bertan eskualdeko historiari eta Untzuetako gazteluari buruzko solasaldia egin zuten. Aretan, aldiz, talde harreman eta rol banaketen inguruko tailerra prestatu zuten. Iluntzean kontzertuen tartea izan zen Laudioko Gaztetxean.
Antolakuntzatik “oso positiboki” baloratu dute ekimena: "Hainbat belaunaldiren arteko harremana estutu eta etorkizunean Aiaraldeko gazte asanbladak elkar lanean aritzeko nahia indartu egin dira”.