Jon Ander Altubek jakinarazi du azken urteetan langileen ordezkariekin adostu dutela “inposatutako jai-egun espainiarretan” udaletxean langileek lan egiteko aukera izatea. “Orain arte bi lan-egutegi izan ditugu: ofiziala eta alternatiboa”, azaldu du alkateordeak, “baina, zoritxarrez, debekatu digute egun horretan lan egitea, orain dela hilabete batzuk izandako ebazpen judizial baten bidez”.
Gauzak hala, egun horretan udaletxea itxi beharko dutela salatu dute udal ordezkariek. “Akordio demokratikoa izan zen. Batzuk osoko bilkuretan galtzen dituzten eztabaidak auzitegien bidez irabazi nahi dituzte”.