2018/10/20 19:30

Ikuskizuna

Laudio Moda

Laudio Moda
Aldai plaza, Laudio

Laudio Modaren VI. edizioa antolatuko du Apillek urriaren 20an, larunbatean, 19:30ean Aldai plazako karpan.

Udazken eta neguko joerak ezagutarazi ez ezik, ezusteak ere egongo dira. Leku kopuru mugatua egongo denez, gonbidapena beharrezkoa izango da. Eskuratzeko ezinbestekoa izango da desfilean parte hartuko duten dendetara -1971, Aurori Lencería y Moda Infantil. Can-Can, Charol, Irrintzi Euskal Jantzi Denda, Kendas, Kukuma, Modimel, Monai, Nina Life Styling, Olympus Kiroldenda, Trenpea, Tximeleta Boutique eta Unan Jantzi Denda Levi´s- edo Apilleko Facebook orrira jo. Hala ere, iaz bezala, pantaila erraldoia jarriko dute Aldai plazako estalkian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide