Pinpili aisialdi taldea sortu du Aretako Gazte Asanbladak

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 16a, 09:31
Udalekuetan Arakaldora egin zuten txangoa. / Aretako Gazte Asanblada

Aisialdi beharrari erantzuteko talde propioa eratu du Gazte Asanbladak: Pinpili. Aurrerantzean eragile hori arduratuko da umeentzat jarduerak antolatzeaz.

Aretako Gazte Asanbladak egitasmo berria aurkeztu du: Pinpili Aisialdi taldea. Sare sozialetan ez ezik, Aretako zenbait jardueretan ere egongo dira presente. Pausoa emateko arrazoiez mintzatu dira: "Aretako Gazte Asanbladako kideok, Aretan aisialdi taldearen beharra sumatu dugu eta horren aurrean horri erantzuteko lanari ekin diogu".

Iaztik gaurdaino tailer eta aisialdi eskaintza ugari egin dituzte, umeentzat jolasak eta udaleku irekiak kasu. "Proiektu guztiak ez dira bertan behera geratu ezta aldatuko, baina profesionaltasunez jokatu eta lan egin nahi dugunez, gure talde propioa sortzeari ekin diogu, izan ere, Gazte Asanbladak bestelako grina eta proiektuetan indarrak jartzea garrantzitsua iruditzen zaigu", azaldu dute.

Hezitzaile talde gazteak gogotsu heldu dio erronkari: "Gure lan egiteko metodologia, formatua eta gogoak ez dira aldatuko, ezta bertan parte hartzen duten hezitzaile taldea ere". Eragilearen nondik norakoak ezagutzera eramateko sare sozialetara egin dute jauzi, Pinpili Aisialdi Taldea izenarekin: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide