Urriaren 13an, larunbatean, lapurreta gertatu zen La Estación tabernan, goizean, hain zuzen. Bezero gehiagorik ez zegoela baliatuta, gizonezko batek mehatxatu zuen zerbitzaria eta eskatu zion kutxa erregistratzailean zegoen dirua emateko.
Emakumeak ez zuenez agindutakoa bete, lapurra barran sartu eta dirua eraman zuen. Bitartean, sukaldaria ere atera zen eta tirabira egon zen euren artean. Lapurrak adierazi zuen bortizkeria erabiltzeko prest zegoela.
Gertakaria Ertzaintzan salatu dute jadanik eta ikertzen ari dira.