ETB1-eko Go!azen telebista saioaren denboraldi berriaren aurkezpena egingo dute Laudion urriaren 28an, igandean. Laudioalde Lanbide Heziketa ikastetxeko areto nagusian izango da zita, arratsaldeko seietan. Sarrera doakoa izango da. Euskara Arloak antolatu du jarduera, "baina ez da aktorerik egongo".
2009. urtean sortu zen Go!azen 2.0 telesaila, izen bereko film batetik abiatuta. Bosgarren denboraldia da Laudion aurkeztuko dutena.
Bideo bidezko aurkezpena izango da, udaleko Euskara Sailetik jakinarazi dutenez. Hau da, ez da telesaileko aktorerik bertaratuko. Denboraldi berriko lehen atala proiektatuko dute jarraian, 58 minutukoa.