Elikagai bilketa egingo du Nomeolvides elkarteak Laudion

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 25a, 07:00
Aurten egingo duten bigarren bilketa izango da asteburukoa.

Eroski eta Berriak supermerkatuetan egongo dira elikagaiak biltzen ostiral eta larunbatean. Bonoak ere jarriko dituzte salgai. 

Elikagai bilketa egingo du asteburuan Nomeolvides elkarteak Laudion. Eroski eta Berriak supermerkatuetan egongo dira, Apdemaren eta La Milagrosako ikasleen laguntzarekin. “Iaz hasi ginen ikastetxeko gazteekin lanean, gure jardunagatik interesatu zirelako. Ordutik hona hainbat aldiz aritu gara batera”, adierazi dute Nomeolvideseko kideek.

Elkarteak aurten egiten duen bigarren bilketa izango da. Boluntarioak establezimenduen ordutegian egongo dira elikagaiak jasotzen. Nomeolvidesekoek nabarmendu dute herritar oro dagoela gonbidatua boluntario gisa lan egitera. “Jasotzen ditugun elikagai guztiak herriko bizilagunen artean banatuko ditugu”.

Bonoak salgai
Berrikuntza bat izango du asteburu honetako zitak: ”2, 3 eta 5 euroko bonoak jarriko ditugu salgai supermerkatuetako kutxetan, eta horien bidez azkar iraungitzen diren produktuak eskuratu ahalko ditugu, beharra dutenei emateko”.

Hauek dira pilatu nahi dituzten produktuak: esnea, olioa, lekaleak, pasta, arroza, arrain eta barazki kontserbak, galletak eta txokolatea. Garbiketa produktuak ere eskatuko dituzte: gelak, konpresak, fardelak, xanpua, hortzetako pasta eta hortz eskuilak, besteak beste.

Horrez gain, kontu-korrontea jarri dute  Caja Rural de Navarra-n, ekarpen ekonomikoak jasotzeko: ES91 3008 0200 4533 5397 7717.

Beste hainbat ekimen ere egin ditu Nomeolvides elkarteak ia bost urteko ibilbidean. Ogi barra solidarioarena da horietako bat. “Udan egin genuen azkeneko aldiz eta 25 familiari 500 barra inguru eman ahal izan genizkien”, azaldu du elkarteko bozeramailea den Patxi Sanchezek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide