2018/10/27 19:00

Halloween zozketa berezia

Halloween zozketa berezia
Herriko tabernetan, Laudio

APILLek Halloween ospatuko du urriaren 27an. Ekimenean izena eman duten tabernetara  (Bonaire, Ederki, Haitzaulo Barri, Iluntze, Indriska, Kaia, Keska eta Sorgin Taberna) joaten direnak 19:00etatik aurrera parte hartu ahalko dute bi pertsonentzako bidaiaren zozketan, “Port Aventura Halloweenera”. Viajes Arabak oparituko du azaroaren 9ko eta 10eko gauetarako eta egonaldia, gosari eta parkerako sarrerak daude sariaren barruan. Mozorrotzen direnek bikoiztuko dituzte aukerak saria eskuratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide