Bilera irekiak egingo ditu Omnia alderdi laudioarrak "datorren maiatzeko Udal Hauteskundeetarako Programa Parte-hartzailea" garatzeari begira. Hilero egiten dituzten bilerak berrezaugarrituko dituzte horretarako. “Udaleko zein herriko hainbat afera eztabaidatzeko foroa bihurtuko dira”. Hiru alor landuko dituzte: antolakuntza, lurraldea eta hiritargoa.
Ostiral honetan -urriak 26- lehen gaia landuko dute. Funtzio publikoa, ogasuna, kudeaketa eta erosketak, udalbatzak... izango dituzte hizpide.
Arratsaldeko 19:00etan izango da zita, Omnialekuan (Oketa, 12 behea, Latiorro). “Elkarrekin parte hartzeko, iritzia emateko, eztabaidatzeko eta Laudiorentzat onena dena erabakitzeko prest gaudenon esku dago merezi dugun herria lortzea”.