2018/10/31 - 2018/11/04 19:00

Jarduera astea

IX. Mikologia Ibilbidea

IX. Mikologia Ibilbidea
Laudio

APILLek antolatuko du Laudioko IX. Ibilbide Mikologikoa urriaren 31tik azaroaren 4ra bitartean udalaren laguntzaz.
Bost egun horietan onddoak eta zizak izango dira protagonistak tabernetako barretan. 23 proposamen ezberdin dastatzeko aukera egongo da; 16 pintxo eta 7 kazolatxo, parte hartuko duten 18 establezimendutan.
Bezeroek parte hartu ahal izango dute balorazio herrikoian. Horretarako, eskuratu beharko dute ibilbideko orria eta, gutxienez, 6 tabernetan zigilatu, bat herriko kanpoko aldean.
Jasotako bozken artean zozketatuko dute Saloura bidaia mantenu osoarekin bi lagunentzat denboraldi behean, eta 3 menu mikologiko herriko jatetxeetan bi pertsonentzat 60 eurotan baloraturik. Sari banaketa eta zozketa egingo dituzte azaroaren 7an 18:30ean Zubiko Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide