Laudioko Udalak 16.000 euro baino gehiago bideratu ditu herriko 4 haur parketan. Aretan argiak hobetu ditu eta horretarako 9.400 euroko inbertsioa egin du. 4.250 euro Tecoel enpresari ordaindu dizkio eta beste 5.150 eurorekin hornitzailea, hau da, Baimen.
Horrez gain, udal bitartekoekin egurrezko jokoak kendu eta konpondu dituzte eta zorua ere berritu dute.
Bestalde, Solozelaiko parkean zorua eta zenbait jolas atondu dituzte 7.170 euro gastatuta. Aldai plazako jokoetan ere elementu batzuk aldatu dituzte 690 euro erabilita eta, azkenik, Villosako parkean ere jolasak konpontzeari ekin diote. Biratzailea, adibidez, udal tailerrean landu dute.