Lokatza eta ikusmira izan ziren nagusi atzo Laudion, Nazioarteko XXXI. Ziklokross Txapelketan. Kirolariek are, egur zein andamiodun arrapalak gainditu behar zituzten maldaz betetako zirkuituan. Goizean goizetik 500 lasterkari egon ziren norgehiagokan parte hartzen.
Espainiako ziklokros txapelketako aurreneko lasterketa izan zen Aiaraldekoa. 80 boluntario baino gehiago aritu ziren zirkuituan barrena ikusleak eta txirrindulariak laguntzen.
Luisa Ibarrola saratxoarrak hartu zuen parte norgehiagokan, besteak beste: "Bezperan etorri nintzen eta lehor-lehor zegoen dena. Sekulako euri zaparrada egon da, eta 9. geratu naiz". Bigarren itzulian gurpila zulatu zuen. "Bihurguneren batean ere lurrera erori naiz, baina tira!", azaldu zion Aiaraldea hedabideari probaren ostean. Delika Ginestar taldearekin egin duen laugarren proba izan da. Gaur Elorrion arituko da berriro.