Baque Euskadi Koparen I. edizioko txapeldun izendatu zuten Iker Yuste Herriaren Pilota Elkarteko kide gaztea iragan urriaren 27an.
Iurretako Olaburu frontoian jokatu zen finala. Norgehiagokan Yuste eta Liher Kortazar bizkaitarra izan ziren aurrez aurre.
Aurreko larunbatean Beñat Etxeita aise irabaztetik zetorren Laudioko jokalaria eta finalari ere erraztasun berdinarekin egin zion aurre.
Hasieratik erakutsi zuen nagusitasuna Yustek. 7-1 jarri zen aurretik markagailuan partidaren lehen zatian. Azkenean, laudioarra 22-18 gailendu zitzaion Kortazarri, txapela bere buruan janzteko.
Erronkaz beteriko ikasturtea aurretik
Bigarren urteko gazte kategoriako federatua da Iker Yuste. Urte erabakigarria du aurretik. Behin Euskadi-Basque Kopa irabazita “hurrengo txapelketak irabaztea dagokio”, Arabako Federazioaren arabera, “larunbatekoa bezalako garaipenekin egoera serio jartzen da”.