Laudioko Lauri taberna eta Felix Mugurutza agertuko dira ETB2ko A bocados programaren atal batean. Ziza eta onddoak izango dituzte hizpide. “Laurin kopau batzuk prestatu zituzten”, azaldu du Mugurutzak. Orozkoko Telleri basora joan ziren gero, Izartza baserri albora. Behe-lainoa agertzea espero zuten, grabaketa girotzeko. “Baina azkenean euri tantak eta hotza bai, baina lainoa goian. Hala ere, leku hori paregabea da gaia girotzeko”.
Ikerlari laudioarrak adierazi du zizak heriotzarekin lotu izan direla beti. “Basoa hiltzearekin batera hazten dira, hildako substratuen gainean. Batzuk hilkorrak edo aluzinogenoak izateak indartuko zuen haiekiko dugun iritzia, misteriotsuak eta naturaz gaindikoak izatearena”.
Azaroaren erdialdean emitituko dute programa.