Iragan ostiralean inauguratu zuten “Begirada berriak” erakusketa, Laudioko Kultur Etxean. Igor Arzuaga musikariak jarri zion musika Erroke Deunaren kofradiak antolatutako egitasmoaren aurkezpenari.
Laudioko hamaika artisten lana bildu dituzte esposizioan: Jose Ramon Aisenak, Izaskun Alonso Saratxagarenak, Esther Añibarrorenak, Nerea Apodakarenak, Susana Corbelarrenak, Arantza Escondrillasenak, Ramon Gastakarenak, Montse Gonzalezenak, Belen Herrerorenak, Ander Perezenak eta Nerea Puenterenak.

“Oso erakusketa anitza” dela nabarmendu du Jose Luis Navarrok, “zeramika, pintura, collageak, musika elektronikoa... diziplina asko batu ditugu”. Kofradiako otsein nagusiak azaldu du “arte modernoa zer den plazaratzea” dela egitasmoaren xedea, “antzinako artea jorratzen dugu batez ere, baina garrantzitsua iruditzen zaigu gaur egun zer egiten den ere aditzera ematea”.
Kultur Etxearen ohiko ordutegian ikusi daiteke erakusketa, azaroaren 17ra arte.
