Datorren urteko maiatzeko udal hauteskundeei begira lan egiten dihardu Omniak. Alderdi laudioarreko kideek “programa parte-hartzailea” garatzen ari dira. Horri begira, “puntu parte hartzailea” jarriko dute datorren ostiralean (urriak 9) Batzalarrin eta Araba kaleen artean, 18:00etatik 20:30etara.
Karpa bat jarriko dute bertan. Herritarrek orri batzuk betetzeko aukera izango dute bertan, herriaren gainean dituzten kezka eta proposamenak plazaratzeko.
“Biltzen dugun informazio guztia soluzio eta ekimenetan bihurtuko dugu, birziklapen-kate batean bezala”. Horrez gain, aipatu dute badaudela ekarpenak helarazteko beste bide batzuk ere: posta elektronikoa ( omniainiciativaekimena@gmail.com), web-gunea (omnialaudio.com) sare sozialak (Facebook eta Twitter) eta Whatsappa (688 84 91 58).