“Gaurkotasuna eta lirika nahastu nahi izan ditut, nire estilo erromantikoa gai sozialekin uztartuta”

Txabi Alvarado Bañares 2018ko aza. 19a, 11:00

Poesia idazten du Roberto Dominguez Sanchezek. / Aiaraldea.eus

ROBERTO DOMINGUEZ SANCHEZek (Laudio, 1980) liburu berria plazaratuko du laster.

Liburu bat argitaratzear zaude. Zeri buruzkoa izango da?

La noche de nuestra revolución liburua idatzi berri dut. Hiruzpalau argitaletxetara bidali dut eta hainbat eskaintza jaso ditut.

Poesia-liburua izango da. Gaurkotasuna eta lirika nahastu nahi izan ditut, nire estilo erromantikoa gai sozialekin uztartuta. Etxegabeei edota Bataclango atentatuari buruzko olerkiak ditu, besteak beste.

Asko hobetu dut estiloa, askoz zaindua dago. Luis Lagosekin elkarlanean nago. Gasteizko "Poetas en Mayo" ekimenean parte hartzen du berak, eta nire liburuarekin errezitaldiak egiteko asmoa dute.

Ez da plazaratzen duzun lehen liburua, ezta?

2013. urtean argitaratu nuen Standby lana, nire kabuz. New Yorken bizi zen editore batekin kontaktatu nuen, "Musicos sin fronteras" erakundearen bidez, eta horrela lortu nuen liburua plazaratzeko dirua. Baina lan hori askoz gazteagoa nintzenean idatzi nuen, orain 38 urte ditut eta garai hartan 25 urte nituen.

Gauzak modu batera ikusten nituen. Standby idatzi nuenean ez nengoen “stand-by”-ean (geldirik), eta ez gaur egun ez naiz liburu horrekin identifikatua sentitzen, nire egoera ere aldatu delako.
 

“Ezagutu dut nire olerkiak irakurtzean lagundua sentitu den jendea”



Hala ere, denok sentitzen ditugun sentimenduak jorratzen zituen liburu horrek, eta ezagutu dut bertako olerkiak irakurtzean lagundua sentitu den jendea, oso liburu gogorra delako, baina baita itxaropentsua ere.

Bazegoen neska bat nahiko triste sentitzen zena, bikotekidearen zuen harremana hautsi zuelako. Nik liburua pasa nion eta lau aldiz irakurri zuen, eta bere ama eskerrak ematera gerturatu zitzaidan.

Eskuz esku zabaldu zen liburu hori, garai hartan ez nuelako argitaletxeen funtzionamenduaren gaineko ezagutza handirik. Gaur egun Laudioko Zuhaitza liburu dendan eskuratu daiteke.
 

“Ez dut literatura genero bat bera ere ez baztertu. Noizbait animatu naiz eleberri bat idaztera”


Standby argitaratu nuenean Bego Guerrerok errezitaldi bat antolatzea proposatu zidan. Orduan bururatu zitzaidan agian polita izan zitekeela Asasam elkarteko kideekin errezitaldia antolatzea, ni ere bertan nagoelako.

Entseguak egiten hasi ginen eta jendeak oso ondo pasatu zuen. Orain dela gutxi egin zen emanaldia Laudioko Musika Etxean. Nik ezin izan nuen parte hartu, baina oso ondo egon zen. Gizarteak dituen aurreiritziei aurre egitea zen helburua, sentimenduak ditugula aldarrikatuta. Badut horrelako gehiago antolatzeko asmoa.

Baduzu bestelako proiekturik esku artean?

Bai, asko. Eleberrietan oinarritutako lau filmetan nago lanean. Filma luze baterako gidoia idazten ari naiz, nire bizipen pertsonaletan oinarrituta. Patxi Urkijo zinemagilearen laguntzarekin ari naiz proiektua osatzen.

Ipuinak idazten hasi nintzen, eta hortik abiatuta ekin diot gidoia osatzeari. Ez dut literatura genero bat bera ere ez baztertuko. Noizbait animatu naiz eleberri bat idaztera. Idazle askok diote poesia jorratzen duenak edozein generori heldu ahal diola, eta egia delakoan nago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide