Iluntze eta Azoka saritu dituzte IX. Ibilbide Mikologikoan

Txabi Alvarado Bañares 2018ko aza. 7a, 19:23

Urdas Otaola Cousori egokitu zaio Saloura joateko bidaia. Aurtengo edizioaren balorazio gazi-gozoa egin du Apill-ek.

Gaur egin dute Laudioko Ibilbide Mikologikoaren IX. edizioko sari banaketa. Iluntzeko kazolatxoa izan da bozkatuena. Gauzak hala, taberna hori saritu dute kazolatxoen kategorian. Ederki taberna bigarren geratu da eta Topa Gastro Taberna hirugarren.

Pintxoen kategorian, aldiz, Azoka izan da garailea. Bigarren postuan Haitzulo Barri geratu da eta Batzokia aldiz, hirugarrenean.

Sari banaketaren ostean egin da Saloura joateko bidaiaren zozketa. Urdas Otaola Cousori egokitu zaio.

Balorazio gazi-gozoa
Aurtengo Ibilbide Mikologikoaren balorazioa gazi-gozoa izan da, Klaudio Perezen hitzetan. Apill-eko kideak adierazi du aurten aurreko urteetan baino herritar gehiagok hartu dutela parte pintxo eta kazolatxoen bozketan, baina parte hartzaile kopurua jaitsi egin dela.

“Apur bat blokeatuta gaude, buelta pare bat eman beharko litzaizkioke ekimenari, hobekuntza eta berrikuntzak sartuta”. Perezen aburuz, ekimen interesgarria da ibilbidea, tabernak “elkargune” gisa plazaratzeko eta “herria egiteko” balio duelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide