16 bikotek hartuko dute parte Laudioko lehen padel misto txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko aza. 8a, 08:53
Gardeako pistetan jokatuko da torneoa. / Aiaraldea.eus

Larunbatean izango da torneoa. Egun osoan zehar egongo dira padel partidak. 

Urtebete inguru igaro da Laudioko padel pistak ireki zituztenetik. Geroztik, %85eko erabilera eman zaie azpiegiturei, Laudioko Udalak adierazi duenez. Horren adierazle da bi pisten okupazio maila handia. Ondo pasatzeko asmoarekin antolatu dute lehen torneo mistoa. Larunbatean izango da, 9:30etik 20:00etara. 

32 jokalarik hartuko dute parte lehen edizioan. Lau multzo osatu dituzte horretarako, finalaurdenetara sailkatzeko. Dena antolatu dute auzolanean, epaile arituko diren 4 lagunak barne. "Gastuak denon artean ordainduko ditugu: pisten alokairua, pilotak...".

"Puntu gehien biltzen dituzten 4 bikoteak igaroko dira final laurdenetara, eta irabazten dutenen artean jokatuko da finala", adierazi dute sustatzaileek. 20:00etan aurreikusi dute finala.

Lagunen arteko ekimena
Nerea Villa eta Janire Fernandez aritu dira, besteak beste, torneoa antolatzen: "Lagunen artean atera zen ideia, Gardean gabiltzan guztion artean egunpasa egiteko. Jende askok jokatzen dugu, baina emakume gehiago animatzeko erabaki genuen izaera mistoa izatea".  Partidak jokatzea eta ondo pasatzea izango dute, beraz, helburu: "Adin guztietako jokalariak elkartuko gara, 20-50 urte bitartekoak". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide