Eguerdiko ordubatak aldera gertatu da ezbeharra Laudioko Lamuza kalean. Auto batek emakumezko bat harrapatu du zebrabidea gurutzatzen ari zela.
Udaltzaingoa eta anbulantzia segituan bertaratu dira istripua gertatu den lekura. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute larri zaurituta.