Laudioko Galiziar Etxeak Magosto jaia ospatuko du asteburu honetan, gaztaina ardatz

Aimar Gutierrez Bidarte 2018ko aza. 10a, 08:00
Galiziar doinuek beteko dute gaur Laudioko Aldai Plaza. / Aiaraldea.eus

Atzo piztu zen Magosto festa, Laudioko Galiziar Etxeak antolatuta. Gaurko egitarau oparoa prestatu dute, tradizioari jarraituz eta gaztaina ardatz hartuta.

Aintzinako ospakizuna dira Magosto jaiak Galizian. Gaztainaren garrantzia azpimarratzera datoz festa hauek. Patata Ameriketatik Europara heldu aurretik gaztainak ziren orduko karbohidrato iturri nagusia, baita ezinbesteko elikagaia ere.

Azaroan bildu ohi ziren gaztainak eta hauen bilketa festa batekin amaitzen zen, magostoak hain zuzen. Galizian bakarrik ez, Iberiar penintsula iparraldeko zonalde askotan antzeko usadioak mantendu dira, Euskal Herrian esaterako. Laudioko Galiziar Etxeak festa honekin jarraitu nahi du, “non Euskal Herriko eta Galiziako tradizioak elkartu egiten diren”.

Asteburu osoko egitaraua
Egitarau oparoa antolatu dute astebururako. Atzo piztu zen jaia Aldai Plazan eta igandera arte luzatuko da. 12:00etan gaitapoteoa abiatuko da Laudioko kaleetan zehar Laudioko Espalladoiro eta Santurtziko Corxa Ariños Galegos Doce Albor taldeekin. 15:00retan anaitasun bazkaria egingo dute Galiziar Etxean eta 18:00etan, aldiz, gaztainen salmenta Aldai Plazan. “Amigos del Swing” taldeak eta “queimada” herrikoiak girotuko dute iluntzea.

Igandean festak Aurrera jarraituko du, besteak beste, Itxarkundia dantza taldearen erakustaldiarekin. Emanaldia Aldai Plazan izango da 12:00etan. Egun guztian zehar txosna jarriko dute plazan bertan eta jai-giroa arratsaldera arte luzatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide