23 eta 46 urteko bi gizon -aita eta semea- atxilotu zituen Ertzaintzak ostegun arratsaldean Laudion, kalean droga saltzea egotzita. Zubiaur kalean atzeman zituzten bi pertsonak. 6 kokaina dosi eta bi haxix zati zeramatzaten gainean, poliziaren esanetan. Euren etxebizitza eta ibilgailua ere miatu zituzten, eta beste 16 kokaina dosi eta hainbat haxix zati topatu zituzten.
Segurtasun Sailak jakinarazi du iragan udan hasi zirela bi pertsona horien jarduna ikertzen, hainbat bizilagunek ohartarazita. Zaintza-unitate bat abiatu zuen poliziak, zeinen bidez konprobatu ahal izan zuten bi atxilotuek kontsumitzaileekin kontaktatzen zutela kalean substantzien salerosketa gauzatzeko.