Kontzertua eskainiko dute Laudioko Eskolania ArteOn-eko kideek Azkainen, Irungo Belaskoetxea, Zornotzako Kantalai eta Lapurdiko Haiz'hegoa Ttiki abesbatzekin batera. Datorren azaroaren 24an izango da zita, arratsaldeko bostetan herriko elizan. 130 gazte baino gehiago igoko dira oholtzara.
Eskolaniako kideak oso pozik azaldu dira, Araba ordezkatzeko hautatu dituztelako. “Eskerrak eman nahi dizkiogu Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteari, topaketa honetan parte hartzera gonbidatzeagatik”, adierazi dute.
