Asier Ispizua laudioarra gailendu zen bere kategorian larunbatean Euskal Herriko K1 Txapelketa profesionalean. Zarautzen izan zen norgehiagoka, Aritzbatalde frontoian. Printzipioz, egoera ez zen onena laudiorrarentzat. Izan ere, Ion Sarasketa herriko borrokalariaren aurka lehiatu zen. Publikoaren babesa alde izan ez arren, Ispizuak ostikoa jo zion buruan azken asaltoan zarauztarrari eta konorterik gabe utzi zuen. Handik gutxira altxatu zen laudioarraren arerioa arazorik gabe, eta Hajime Klubekoaren errespetua jaso zuen.
Bi garaipen garrantzitsu eskuratu ditu Ispizuak azken aldian, K1 Slam borrokaldian Cristian Gonzalez gainditu baitzuen.