Ertzaintzak jakinarazi du horrez gain beste istripu bat gertatu dela A-625 errepidean ere, baina Amurrion. "Han 4 autok ere talka egin dute", adierazi dute.
Laudioko gertakaria, ordea, Maderas de Llodio enpresa gainean igarotzen den errepide tartean jazo da. Antza, 3 autok egin dute talka eta bat kontrako norabidean geratu da. Lagun bakarrak izan ditu zauri arinak eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Ertzaintzak bideratu du trafikoa, auto-ilarak sortu baitira.