Laudioko Udalak jakinarazi die Motxotekaleko auzokideei zein Laudio Ikastolako gurasoei hurrengo astean hasiko direla bertan lanak euri-kolektorea berritzeko.
Berez, ekainean eurite batek apurtu zuen kolektorearen parte bat eta 4 aste iraungo duten obrekin guztiz konpondu nahi dute azpiegitura.
58.125,96 euro bideratuko dituzte horretarako.