Greziako errefuxiatuentzako arropa bilketa abiatu du HesiHes kooperatibak, Zaporeak proiektuarekin elkarlanean. Astelehenean hasi ziren arropa biltzen, eta ostiralera arte jasoko dituzte dohaintzak, Laudio Ikastolan. “Poltsak ikastolako sarreretan, Haur Hezkuntzan zein egoitza nagusian, hartuko ditugu”, adierazi dute.
Neguko arropak behar dituzte: txaketak, jertseak, berokiak, galtzak, gonak zein bestelako osagarriak (bufandak, txanoak, eskularruak, gerrikoak...). Zapatak ere hartuko dituzte.
Etxean “gaiaz hausnartzeko gonbita” luzatu diete kooperatibako kideek familiei, “guztion artean ekimenerako ekarpena prestatzeko”.
Irailean Greziako errefuxiatuen kanpalekuetan egon ziren HesiHes kooperatibako hainbat kide: