EAJk prentsa oharra zabaldu du jakinarazteko Laudioko EH Bilduk ez duela gauzatu 2017ko jardunaldiari zegokion jabego inbentarioa. Hori dela medio, kanpo aholkularitza zerbitzu bat kontratatu beharko dute, txostena osatu dezan.
Jeltzaleek aipatu dute 2017ko balantze ekonomikoa betetzeko beharrezko tresna dela inbentarioa, jakin ahal izateko zenbat ondasun dituen erakundeak: tresnak, orubeak, lursailak, ordenagailuak... Zentzu horretan, EAJren iritziz, inbentarioa oraindik egin ez izana da EH Bilduren kudeaketarako gaitasun ezaren isla.
EH Bilduk, bere aldetik, iragarri du bihar erantzungo diola EAJri, astero deitzen duen prentsaurrekoan, alegia.