[IRITZIA] Lorategi bat Amagoiarentzat

Erredakzioa 2018ko aza. 25a, 14:29

Orozkoarra erail zuten bizitokian egin diote onenaldia. / Aiaraldea

Laudioko Mugimendu Feministak Amagoia Elezkano Corchon omendu du. Iritzi artikulua igorri diote Aiaraldea hedabideari. 

Hasierako ideia zuhaitz bat landatzearena izan zen. Baina, antza, tokiak ez duela horretarako aukera handirik edo egokirik uzten eta azkenean … loreak!

Bai, lorategi bat eskainiko diogu Amagoiari, Amagoiaren lorategia, berea eta guztiona izango dena. Bere ohorez sortutakoa, herriko memorian gordetzekoa, berriro inoiz horrelakorik ez dugula pairatu nahi argi eta ozen adierazita, Laudioko andra guztion partetik eskainitako lorategia. Jakin dakigun arren, Laudioko herriak bere osotasunean eskaintza bera egiten diola.

Laudioko memorian gordeko da Urumea auzoan Amagoiari gertatuko bidegabekeria. Amagoiaren auzokideak, familia, lagunak… zaila izango dute ahaztea pasarte ilun hau. Eta, ez da ahaztu behar. Elkarren zaintza eta errespetuan oinarritutako bidea erakutsi beharko digu pasarte honek.

Pasarte ilun honetatik abiatuta, zeozer ikasi eta guztion artean etorkizuna kolorez margotzeko prest gara Laudioko emakumeok. Lorategi honetan aurkituko ditugun koloreak emango digute indarra eta kemena emakumeon eskubideen alde aritzeko. Ederto dakigu eta, sarean, auzolanean edo elkarlanean arituta lorategi ederragoak lortzen direla.

Eskertzen dugu ekitaldi xume honetan parte hartu nahi izan duten elkarteen lankidetza eta batez ere familiari eskertzen diogu etorrera. Eta, ez da esku hutsik joango etxera, lorategi honetako lore bat emango baitiogu, Amagoiaren lorategi honen parte txiki bat ere izan dezaten Orozkon, euren etxean.

Goian Bego, Amagoia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide