Bi ekintza esanguratsu egingo dituzte Laudioko Lamuza parkeko Kasinoan asteburu honetan. Ostiralean -azaroak 30- bertso-saioa egongo da Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai Agirre eta Nerea Ibarzabalekin. Sarrerak udaletxean eskuratu daitezke ostegunera arte, 3 euroren truke. Larunbatean, aldiz, hitzaldia eskainiko dute "Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere" espedizioko kideek, 19:00etan.