Sindikatuek jakinarazi dituzte Aiala Vidrio enpresako hauteskunde sindikalen emaitzak: ELA erakundea izan da garaile nagusia. Izan ere, 13 ordezkariko batzordean 9 izango dira sindikatu horretakoak.
Berez, 2014an baino boto gehiago jaso dituzte, eta kide bat gehiago izango dute organoan. Igoera hori UGTren kalterako izan da. Antolakunde horrek pertsona bat zuen orain arte eta hurrengo urteetan ez du ordezkaririk izango.
LAB sindikatuak presentzia mantendu du eta aurreko hitzorduan bezala, 3 eserleku erdietsi ditu. CCOO egoera berean dago eta bere afiliatu bat egongo da erabakitze esparru horretan.
Bozei dagokienez, emaitzak hurrengoak izan dira:
- Teknikari eta administrarien artean ELAk 19 boto jaso ditu, eta 2 ordezkari bereganatu. LABek 5 boto izan ditu.
- Espezialisten eta gaituak ez diren langileen hauteskunde mahaian ELAk 151 babes eskuratu zituen, ondorioz, 7 ordezkari. LABek 59 bozka jaso ditu (3 delegatu), eta CCOOk 29 boza eta ordezkari bat. 9 langilek eman diote botoa UGTri.
- Horrez gain, 8 bozka zuri bildu dira, eta 4 baliorik gabekoak.