“Euskal Selekzioak partida gehiagorako deitzea espero dut”

Txabi Alvarado Bañares 2018ko abe. 3a, 11:49

UXUE ALONSO RUIZ Laudio Eskubaloi Taldeko jokalaria da. Lau urte daramatza kirola praktikatzen eta Euskal Selekzioan aritzeko deitu berri dute.

Euskal Selekzioarekin aritzeko hautatua izan zara. Pozik?

Bai, oso pozik. Sorpresa oso handia izan zen, ez bainuen espero deitzea. Bi norgehiagoka egingo ditugu aste honetan, abenduaren 6an eta 8an.

Gero beste partida bat dago urtarrilean, baina oraindik ez dakit bertan jokatzeko deituko nauten edo ez.

Nola hautatu zizuten?

Torneo batean aritu ginen Oñatin. Hautatzaile bat zegoen bertan eta deitu egin ninduen.

Arabar bakarra izango zara taldean. Zer moduz?

Lehen entrenamenduetan apur bat aparte egon naiz, baina gero, denboraren poderioz lortu dut taldera egokitzea eta ondo nago.

Zein da zure asmoa Euskal Selekzioari begira?

Partida gehiagorako deitzea espero dut. Apur bat urduri nago, baina ahal bezain ondo egiten saiatuko naiz; eta gozatzen, batez ere.

Zenbat urte daramatzazu eskubaloian jokatzen?

Lau urte daramatzat. Lagun batek gonbitatu ninduen kirola probatzera eta animatu nintzen. Orduz geroztik hemen nago. Ez nuen inoiz kirolik praktikatu eta gustatu zitzaidan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide