Gaur goizean izan du matxura Renfeko Alvia tren batek Laudion eta bertan utzi dute unitatea. 2. trenbidea okupatzen du, baina ez du oztopatzen aldirikoen trafikoa.
Alviako bidaiariek barruan itxaron dute, eta 08:40ak aldera tren arruntak jaso ditu 4. trenbidean. Unitate hori eurentzat soilik jarri dute, Bilbora eramateko zuzenean.