Joseba Sarrionandia idazlearen testuak musikatu dituzte euskal artistek bilduma batean. Durangoko Azokan egongo da disko bikoitza salgai, Elkar argitaletxearen postuan. Mikel Laboak eta Ruper Ordorikak abestutako letrez gain, kolaborazio ugari jaso dituzte lanean. Besteak beste, honako artistek hartu dute parte: Eñaut Elorrietak, Fermin Muguruzak, Joseba Irazokik, Anarik, Audiencek, Mursegok, Zea Maysek, Berri Txarrakek, Amorantek, Ken Zazpik, Izaki Gardenakek, Libek, Micek, Rafa Ruedak, Mikel Urdangarinek, Gosek, Igor Arzuagak, Iñigo Muguruzak eta Andoni Basterretxeak (Delirium Tremens).
Igor Arzuagak Aiaraldea hedabideari adierazi dionez, ez du bakarka jardun: "Andrea Ulloak abestu du Elkarrek atera duen Sarriren inguruko nire abestian". Liburuarekin batera 2 disko eskuratuko dituzte erosleek, 30 euroren truke.