Aurreko urteetan bezala, aurten ere Olentzero eta Maridomingik deiak egingo dituzte Laudioko umeen etxeetara, Apill merkatari elkartearen eskutik. Abenduaren 11tik 23ra egingo dira deiak. Deia jasotzeko kupoi bat bete eta merkatari elkartearen goitzan (Zumalakarregi, 33) utzi behar da, hilaren 19a baino lehen. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan lortu daitezke txartelak.
Erakusleiho Lehiaketaren XXV. Edizioa
Hori ez da izango Apill elkarteak Gabonei begira antolatuko duen ekimen bakarra. Arte joka dago ere Erakusleiho Lehiaketaren XXV. edizioa. Abenduaren 10etik 19ra egongo dira ikusgai aurten norgehiagokan parte hartuko dute 21 erakusleihoak. Sari berezia egongo da aurten, euskara hobeto uztartzen duen erakusleihoarena. Publikoaren saria egongo da baita ere, herritarren botoekin ebatziko dena.
