Sormen Negulekuak egingo ditu Kirikiñok abenduan, estreinako aldiz. “Azken hilabeteetan hainbat gauza aldatzen ibili gara gure tailerretan, sormenari espazio zabalagoa eskaintzeko asmoarekin”, azaldu dute Laudioko aisialdi taldeko kideek. Gauzak hala, sormena landuko dute bereziki negulekuetan, baina badituzte baita ere beste helburu batzuk: “Euskara, autonomia eta talde-lana uztartu nahi ditugu, dena hainbat guneren bidez landuta”.
Abenduaren 26, 27 eta 28an izango dira, 10:00etatik 13:00etara Laudioko Kultur Etxean. Prezioa 15 eurokoa izango da ume bakoitzeko eta abenduaren 17a baino lehen eman beharko da izena, izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo 688726665 telefonora deituta.
Hurrengo udalekuak, udaberrian
Aurrera begira, antzeko egitasmoak garatuko dituzte Kirkiñoko kideek. “Udaberriko oporrak baliatu nahiko genituzke beste udaleku mota bat burutzeko. Hala ere, formatua oraindik ez dugu guztiz zehaztuta. Horregatik, negulekuak amaitu arte itxaron nahi dugu ikusteko zelan atera diren gauzak eta zer hobetu beharko genukeen”.