Asteburu luze baina oparoa izan da Herriaren taldeko pilotarientzat. Arabako Trinkete txapelketan lehiatzen ari dira gazteak, eta final laurdenak izan dituzte egunotan. Emaitza onak lortu dituzte: Iker Yustek, Axular Alonsok eta Aimar Amondok egin dute aurrera. Yustek eta Alonsok elkarren aurka jokatu beharko dute hurrengo partida. Beraz, ziurtatua dago finalean, gutxienez, klubeko baten presentzia.
Aimar Amondok, aldiz, Lakuako Jokin Larrieta izango du aurkari. Abenduaren 6an eta 8an izan zituzten aiaraldearrek sailkapen partidak. Oier Piconek ez zuen zortea alde izan eta ez du lehiaketan aurrera egin.