Otsailaren 1ean aurkeztuko dute Lamuzaren 50. urteurrena ospatzeko osatutako egitaraua. Ikastetxeko kideekin, udal ordezkariekin eta Hezkuntza Saileko gonbidatuekin emango diote hasiera kanpainari. Aurreratu dutenez, prentsaurrekoan umeentzat tailerrak ere egongo dira: "Margoketa, taloa... Sorginlarreneko buruhandi mitologikoak ere etorriko dira". Bien bitartean, ordea, abestia sortzeari ekin diote.
Argazki bilketa
Horrez gain, argazki erakusketa prestatzen dabiltza. "Irudi zaharrak bildu nahi ditugu", erantsi du Unai Zabala kideak. Horretarako, bakoitzak bere argazkiak bidaltzeko eskaera egin dute, gelamuza@gmail.com posta elektronikoa baliatuta. "Hurrengo urterako gauzak lantzen ari gara, lan talde bat eratu dugu", aipatu du. Besteak beste, logoa berrituko dute.