Residencial Goiko Plaza S.L. enpresak 18 etxebizitza tasatu eraikiko ditu Laudion. Erosketa esleipen prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek idazki bat aurkeztu beharko dute Etxebiden urtarrilaren 11a baino lehen.
Nabarmendu dutenez, jada Etxebiden izena eman duten pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute esleipenean.
Hauek dira etxebizitzen prezioak (BEZ gabe):
- 3 logelako etxebizitzak eta eranskinak: 175.650€ eta 234.211€ bitartekoa
- 2 logelako etxebizitzak eta eranskinak: 134.000€ eta 212.459€ bitartekoa
- Etxebizitza egokitua eta eranskinak: 235.775€
Urtarrilaren 21ean argitaratuko da zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda. Enpresak egingo du zozketa, notario baten aurrean.
Iruñalanen bulegoan (Alberto Acero plaza 13, behea) lortu daiteke informazio gehiago. 946720253 da bulegoaren telefono zenbakia eta info@irunalan.com helbide elektronikoa.