Istripua jazo da gaur arratsaldean Laudion, A-625 errepidean Amurrioranzko norabidean. Bi autok elkarren aurka egin dute talka. Ertzaintza bertaratu da trafikoa bideratzera eta garabia iritsi da gero, autoak jasotzeko. Poliziak jakinarazi duenez, ez da zauriturik egon eta trafikoa normaltasunera itzuli da.