Amets Meatza alkateordeak adierazi du irisgarritasun obrak egin ostean zenbait horma kolore grisez margotu zirela Iturralde kalean. Inguruko herritarren eskaerari erantzuteko, tokiko erakundeak murala egingo du bertan, inguruak koloreztatzeko. 14.400 euro baliatuko ditu Bilboko Wallart enpresak horretarako eta lanak urtarrilean edota otsailean gauzatuko dituzte.
Enpresak udaletxeko horma ere margotuko du, Aldai plazara begira dagoena, alegia. Pasa den astean hasi zen prestaketekin eta aste honetan bukatuko ditu. Neskato bat margotuko dute, Laudio ureztatzen. Tokiko merkataritzaren aldeko leloa ere jasoko dute margolanean.