Ponentzia bat osatzea proposatu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean, “Aiaraldeko egoera sozioekonomikoa aztertu eta suspertzeko” helburuarekin.
EH Bilduren Aiaraldeko ordezkariek hartu dute parte proposamenaren aurkezpenean: Natxo Urkixo Laudioko alkatea, Idoia Aginako Urduñakoa, Iñaki Ibarluzea Amurrioko alkategaia eta Joseba Vivanco (Artziniega), Itziar Camino (Okondo) eta Nerea Goti (Aiara) zinegotziak. Eba Blancoeta Iker Casanova legebiltzarkideak ere egon dira agerraldian.
“Aiaraldeak, haren adierazle ekonomiko txarrak direla eta, arreta berezia merezi du instituzioen aldetik”, adierazi du Blancok. Legebiltzarkidearen aburuz, eskualdea “ 90eko hamarkadako birmoldaketa industrialaren ondorioak” pairatzen ari da oraindik. “Garai hartan euskal ekonomiaren motorra izan ziren enpresa asko itxi ziren eskualdean, eta ondorioak nabarmenak dira oraindik”.
Laudioko alkate Natxo Urkixok ondo azaldu du zein den egoera:
— EHBildu Legebiltzar (@ehbildu_legebil) December 18, 2018
Duela 30 urte Aiaraldean galdutako lanpostuak ez dira berreskuratu eta bertako gazteek eskualdetik kanpo bilatu behar dute non bete euren ametsak.#Aiaraldea pic.twitter.com/5uiQ93opn0
Langabezia-tasa altua
Langabezia jarri duten horren adibide gisa. Natxo Urkixok nabarmendu du Laudion %13,45ekoa dela langabezia-tasa eta %14,07koa, aldiz, Amurrion. Era berean, Laudioko alkateak ohartarazi du ez diruela egoera hoberantz joko duenik, eskualdeko hainbat enpresek enplegua erregulatzeko espedienteak aurkeztu dituztelako. “Gazte askok Aiaraldetik kanpo bilatu behar dituzte lan aukerak eta bizitza proiektuak, eta horrek, zalantza barik, eskualdea pobretzea dakar”.
Koalizioak gogorarazi du antzeko ponentziak egin direla beste zonalde batzuetan. Iragan lege-agintaldian antzeko ekimen bat garatu zuten “Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Oarsoaldeko egoera sozioekonomikoa aztertzeko eta konponbideak bilatzeko”.