Laudioko Pentsionisten Asanbladak elkarretaratzea egin du eguerdian Laudioko osasun zentroan. Azaldu dutenez, euren sektorea da osasun sisteman kaltetuena: "Duela askotik gertatzen ari zaigu meidkuburuarekin txanda hartzeko astebete itxaron beharra. Horrek zenbait kasu, sukar altua eta beste, larrialdi zerbitzuetan artatu beharra ekarri du".
Erantsi dutenez, botiken ordainketa sistema eraginkortu beharko litzateke, "dagokigunei botiken ordainketa murrizteko ez da horrenbeste agiririk behar". Teknologia berriei, gainera, eskura dute nola Osakidetzak hala farmaziek informazio guztia. "Nafarroako Gobernuak, dirudienez, erreklamazio beharrik gabe aplikatu du", erantsi dute.
Protestaren bidez Osakidetzako goi karguei helarazi nahi izan diete oinarrizko arreta hobetzeko eskaera, baita botiken ordainketaren itzulketa sistema eraginkortzea ere.