Laudioko Udalak merkataritza lokalak apaintzeko 2. faseari ekin berri dio Nerbioi kalean, eta laster beste 10 erakinetan esku hartuko du. Egitasmoa Merkataritza Suspertzeko Planaren barruan dago.
Horretarako 15.000 euro bideratuko ditu tokiko erakundeak eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan du. Aurreko fasean 8 lokalen itxura hobetu zuten. Orain, aldiz, hurrengo higiezinetan lan egingo dute: Zubiko Kurajo 1 eta 2, Batzalarrin 6, Lamuza 3, Nerbioi 28 eta 8, Baias 2, 4 eta 6, Ardantzazar 9 eta Zumalakarregi 38.