Benjamin eta kume mailako taldeak lehiatu ziren Ganbegik antolatutako hockey txapelketan. Benjaminetan Avalde (Getxo), Laudioko HE eta Latiorro HT aritu ziren, eta kume mailan Ayalde (Getxo) eta Latiorro HT. Bi mailatan Latiorro HT izan zen garaile. Haur edota kadete kategorian, berriz, Rapid Apill HT eta Ganbegi HT lehiatu ziren, eta azken honek irabazi zuen txapelketa.